XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURRERAPEN HANDIA: TELEBISTA Informabide honen kasuan, ez da soilik soinuaren bidez informatzen; irudia ere erabiltzen da informatzeko.

Irratiaren kasuan bezala, hemen ere zentru emisoreak, antenak eta errezeptailuak behar dira.

Telebistak irratiak dituen abantailak ditu: Berriak momentuan jakin eraz daitezke eta sateliteen laguntzaz, mundu guztira zabal daiteke telebistaren eragina.

Izatez telebistaren aurrean gaudela, mundu guztiko berriak heltzen zaizkigu.

Telebistan era askotako programak egoten dira:
- Berriak
- Kanta saioak
- Elizkizunak
- Kirolak
- Filmeak
- Marrazki animatuak
- Elkarikusteak
- Eta abar.

Iragarki asko ere egoten da.

Produktu berriak ezagutzera emateko eta aurretik ezagunak direnak gehiago saltzeko egiten da propaganda.

Telebistak eragin handia du jendearengan, eta hori oso ongi dakite bertako propaganda antolatzen dutenak.

Horregatik, nahiz eta oso garesti izan, iragarki asko eta asko agertzen da telebistan.

Telebista ikustea atsegin al duzu?

Zenbat denbora egiten duzu egunero telebistaren aurrean?

Zein da gehien gustatzen zaizun programa? Zergatik?.